Español    Français
   
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Nafarroa
Iparralde
Beste lurraldeak
ORRI NAGUSIA   Harpidetu   Bilaketak   
Alderdia Multimedia Parte hartu Azken ordua Gure jendea Beste guneak
  AGIRIAK  
2009/11/25

Azaroak 25 Azaroaren 25ª da gaur. Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.

EGIren Aberri Batzordea

Zer dakarkigu gogora gaurkoa bezalako egun batek?



Hainbat eztabaida burura dakiguke, hala nola terminoa bera (indarkeria matxista, genero indarkeria, terrorismoa, e.a.). Oso arrunta da hori gizartean orokorrean, arazo bati soluziorik aurkitzen ez zaionean, ahalegin politiko eta intelektualak terminologiari buruz eztabaidatzera mugatzen dira. Horrek guztiak arazoak izan lezakeen soluzio posiblea zailtzen du. Mintzagai dugun arazoari gainera, guztiok jarri ahal diogu aurpegia, laguntza soilik eskatzen duen aurpegi triste eta kolpatua.

Dena dela, azkenean, debate bakoitza eta eztabaida bakoitzaren atzean errealitate iluna, gordina eta lotsagarria daukagu, eta errealitate gordin eta lotsagarri horri zenbaki batekin laburbil dezakegu: 4.078. Euskadin, 2009 honetan, edozein indarkeria matxista mota jasan duten 4.078 emakume. emakume

Zer pentsatzen ari zara orain? Ba al zenekien? Telebistan egunero ateratzen den arazoa da, ezta? Ospetsuek egindako iragarkiak ere dauzkagu arazo honen gainean, kontzientziatu aizan nahi ez duen gizarte bat kontzientziatu nahian. Politikariek asko darabilten gaia, baina gizarteak gutxitan aipatzen duena. Puntu morea, adibidez, ba al dakizu zer esanahi duen? Hartu al duzu ardurarik jakiteko? Ez erantzun bigarren galderari, ezta lehenengoari ere, erantzuna jakin badakigu. Agian metroan ikusi duzu, busean, edo inguruan dauzkazun eraikin publikoetako baten, baina ez zara ohartu. Eta zure etxean? Jarria l duzu zure etxean? Zure buruan?

Batzuentzat zenbakia baino ez da izango, baina Euzko Gaztedirentzat eta beste hainbat eta hainbat gizon eta emakumerentzat, zenbaki hori askoz gehiago da. Zenbaki hori 4.078 amona, ama, alaba, lagun, auzokide, emakume ezagun edo ezezagun dira. Emakume horiek guztiek, beharbada, zuretzat ez dute izen-abizenik, baina emakumeak dira, pertsonak dira, etengabeko tratu txarra jasaten dute, fisikoa eta psikologikoa, behin eta berriro, isilpean. Eta gizartea? Zer egiten du gizarteak alarmak pizten dituen kopuru horren aurrean?

Erantzuna emango dizut, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna asmatzen dugu. Agian ez du ezertarako balio izango, edo agian bai, agian balio du, baina hausnartzeko minutu batzuk baino hartzen ez baditugu, egun zehatz bati esker tragedia honen dimentsioaz kontzientzia hartzen badugu, merezi du. Gure kontzientziak eragitea edozein aldaketaren hastapena da.

Baina garrantzitsuena gaur, zuek, emakumeok! Salatu duzuenok, egin ez duzuenok, egitera zoaztenok, ausartzen ez zaretenok, pentsatu ez duzuenok... Euzko Gaztedi eta beste asko eta asko zuekin gaude, eta ez gaur bakarrik, urte osoan zehar. Anima zaitez, bizitza duina merezi duzulako, bizi ahal duzun bizitza merezi duzulako, utzi ezazu, sala ezazu. Zuk horrek guztia k baino gehiago balio duzu.

 

 


Inprimatu Lagun bati bidali Eman iritzia
   Egitarauak
   Iritzia
   Ekimenak
   Hitzaldiak
   Alderdi Berriak
   EBBren agiriak
   Hainbat agiri
   Txostenak
   Hemeroteka
   Elkarrizketak
   Kronikak
   Kartela
   Hauteskunde ekitaldia
   Autonomi Estatutua
   Estatutuak
   V Asamblea General
   YDE - Young Democrats European
   EGIZU
   CEU-Europarako Koalizioa
   Aldizkaria
   Liburuxka-folleto
   Prentsa oharrak
© EUZKO GAZTEDI Eskubide guztiak gordeta   KONFIDENTZIALTASUN KLAUSULA   Webmasterra