Español    Français
   
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Nafarroa
Iparralde
Beste lurraldeak
ORRI NAGUSIA   Harpidetu   Bilaketak   
Alderdia Multimedia Parte hartu Azken ordua Gure jendea Beste guneak
  AGIRIAK  
2009/11/24

Gazteak eta politika: guztion ardura hausnarketa egitea

Miren Martiarena

Miren Martiarenari, Euzko Gaztediko Aberri Kontseiluko kidea, eginiko elkarrizketa Euskonews-en: http://gaztea.euskonews.com/0510zbk/gaia51004.html



Politika, politikarientzat. Horixe pentsatzen du jende askok eta badirudi, Euskal Herrian joera nabaria dela gazteen artean. Behintzat, hori iradokitzen du Aztiker enpresak egin berri duen Gipuzkoako gazteak eta politika 2009 ikerketak eta datuen arabera, egungo gazteek gris xamar ikusten dute gai hau. Horretaz hitz egiteko eta eztabaidatzeko bildu ziren laurogei bat gazte 2009ko azaroaren12an Donostiako Kursaalean; horien artean zegoen Miren Martiarena 28 urteko urnietar gaztea. Euskonews Gazteak bere iritzia jakin gura izan du, politikagintzan sartuta dagoenez gero; hain zuzen, bere herriko udaletxean zinegotzi kargua betetzen du.

Bazkalosteko solasaldian, Mirenekin hitz egiteko parada eduki genuen, eta noski, aurreneko galdera ezin zen beste bat izan, nolatan hartu du parte ekimen honetan? “Aztikerrek egindako ikerketa benetan interesgarria dela iruditzen zait gazteen arloa ikertzen duelako. Egia da alde batetik, ikerketaren emaitzak nahiko katastrofikoak direla, gazteok gauza gutxitan hartzen baitugu parte eta oraindik are gutxiago gizarte gaietan eta orokorrean norbanakoari eragiten dieten kontuetan. Pixka bat joera orokorra dela ikusita, horrek animatuta gerturatu naiz Kursaalera.”

Bestalde, halako hausnarketa gehiago egin beharko ote genukeen galdetu diogu Mireni. “Noski, halako gogoetak egiteko ohitura hartu beharko genuke gure gizartean; ez soilik gazteak ardatz hartuta, gizarte osoan eta maila ezberdinetan zentratu beharko lirateke. Eta hausnarketa ere, guztiok egin beharko genuke, ez bakarrik politikoek, azken batean denoi eragiten digun zerbait baita. Gizartetzat zer nahi dugun esan beharko genuke, eta guztiok parte hartu bilakaera horretan.”

Bestalde, Aztikerreko ikerketaren bitartez jakin dugu politikoek nota oso baxua atera dutela gazteen artean. “Frustrazioaren eraginez izan daiteke. Hau da, politikoengan ikusten dugun bakarra ikus–entzunezko komunikabideek ematen dizkiguten datuak dira, eta normalean desadostasunak izaten dituzte hizketa gai. Nik uste dut horren eraginez eman zaiela neurri handian balorazio hori.”

Herri txikietan –Urnietan, kasu– egoera ezberdina izango ote den zalantza agertu zaigu eta Mirenek, “nahiz eta beti ez den egoera berdina ematen, maiz gazteen eta oro har, herritarren inplikazioa txikia izaten da. Normalean politika gaietan parte hartzen duten herritarrak ideia batzuekiko kontrako jarrera daukatenak izaten dira; eta gainera, gai guztietan barik, pertsonalki interesatzen zaizkienetan animatzen da jendea soilik iritzia ematera.”

Egoera hobetzeko zer egin dezakegu orduan? “Zirko mediatikoa ekidin behar da ahal den neurrian. Ikusi behar da nahiz eta alderdi politikoek bide ezberdinak dituzten, gauza askotan elkartu eta aurrera egiten dutela. Eta gizarteak bere iritzia jakinarazi behar die politikoei, denon ardura baita bidea eraikitzea”.


Inprimatu Lagun bati bidali Eman iritzia
   Egitarauak
   Iritzia
   Ekimenak
   Hitzaldiak
   Alderdi Berriak
   EBBren agiriak
   Hainbat agiri
   Txostenak
   Hemeroteka
   Elkarrizketak
   Kronikak
   Kartela
   Hauteskunde ekitaldia
   Autonomi Estatutua
   Estatutuak
   V Asamblea General
   YDE - Young Democrats European
   EGIZU
   CEU-Europarako Koalizioa
   Aldizkaria
   Liburuxka-folleto
   Prentsa oharrak
© EUZKO GAZTEDI Eskubide guztiak gordeta   KONFIDENTZIALTASUN KLAUSULA   Webmasterra