Español    Français
   
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Nafarroa
Iparralde
Beste lurraldeak
ORRI NAGUSIA   Harpidetu   Bilaketak   
Alderdia Multimedia Parte hartu Azken ordua Gure jendea Beste guneak
  BERRIAK    
FOTO:
2010/01/08
EUZKO GAZTEDI Mallorcako Nazio Diadan izan da
EGIk Mallorcako Nazio Diada ospatu du abenduaren 31n


Urtero bezala, pasa den abenduaren 31n, Mallorcak bere Nazio Diada ospatu du, duela ia 800 urte irla hau kataluniar maila nazional eta kulturalarekin bat egin zuela gogoratuaz. Betidanik, urteko azken egunak abertzaletasun eta subiranotasunaren sektore ezberdinetako  milaka mallorcar batu ditu Illes Balearsen eskubide demokratikoen defentsan, baita gainerako Països Catalansekoak ere, euren etorkizuna askatasunean erabakitzeagatik. Autodeterminazioaren defentsarentzako eguna. Azken finean, nondik datozen eta nora joan nahi duten gogoratu eta errebeindikatzeko eguna.

Horregatik, EGIk Palman pasa den abenduaren 30ean egindako Mallorca eta Països Catalansen nazio-subiranotasunaren defentsarako manifestazio bateratuan egon nahi izan du bere lagun balear, katalan, balentziar eta galiziarrekin batera.

EGIk Nazio Diada honetan bparte hartu ostean, JEN-PSM eta Euzko Gaztediren arteko harremanak indartu nahi izan ditu, nazio-errebeindikazio honetan gure babesa agertzeaz gain.
Inprimatu Lagun bati bidali Eman iritzia PDF
© EUZKO GAZTEDI Eskubide guztiak gordeta   KONFIDENTZIALTASUN KLAUSULA   Webmasterra