Español    Français
   
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Nafarroa
Iparralde
Beste lurraldeak
ORRI NAGUSIA   Harpidetu   Bilaketak   
Alderdia Multimedia Parte hartu Azken ordua Gure jendea Beste guneak
  BERRIAK    
FOTO:
2010/01/22
Euzko Gaztedik Joaquín Leguina diputatu sozialista ohiaren hitzei erantzuna ematen die.
Euzko Gaztedik Joaquín Leguina diputatu sozialista ohiaren hitzei erantzuna ematen die. Deklarazio horietan, Leguina jaunak nazionalismoa ideologia hiltzailea dela esaten du.


Adierazpen horien aurrean, EGIrentzat penagarria da Leguina jaunak bere alderdian bizi duen bazterkeria egoera gainditzeko, ezberdinaren kontrako gorrotoaren apologia egin behar izatea. Horren harira, Euzko Gaztedik argi utzi nahi du ezin dela orokortasunik egin, eta abertzale gehienok askatasunaren eta gure herriaren alde lan egiten dugu demokraziaren bidetik. Gainera, EGIk beti salatu izan ditu terrorismoaren bidea jarraitzen duten horiek.  


Bukatzeko, Euzko Gaztedik esan nahi du Estatu terrorismoagatik kondenatuta dauden sozialistak egoteagatik, sozialismoa ez dela ideologia hiltzailea berez. EGIk Joaquín Leguinari gogorarazi nahi dio bere iritzia beti izan dela delitu horiengatik kondenatuta zeudenei babes ageria ematea, baita ekintza salagarri horiei beroiei ere.
Inprimatu Lagun bati bidali Eman iritzia PDF
© EUZKO GAZTEDI Eskubide guztiak gordeta   KONFIDENTZIALTASUN KLAUSULA   Webmasterra