Rut Martinez dut izena, Erandion jaioa naz eta 34 urte daukaz.
Orain hiru urtetik Zeanurin bizi naz eta bost urte hauetan hipotekaren eta Euribor beldurgarriaren gorabeheren zamapean.
Nire kontuak oker ez badagoz, 2035 aldera kenduko dut gainetik hipoteka.
Asko dira hori gura izateko gauza ez direnak ere, etxebizitzen prezioa gaur egun zeruetan dagoelako edo gaur egungo gazte askok hipoteka lortzeko moduko lanik ez dabelako.
Hori dela eta, garrantzitsua jotzen dot gazteen ahotsa Madrilen entzun eta aintzat hartu dagien.
Oso-osorik zuen eskuetan jartzen naz, beraz, zuen gurariak, premiak eta asmoak Kongresura eroateko.
Izan be, zuen arazoak nireak ere badira eta zuen iritziak kontuan hartuak izan behar dabe.